Lagun Onak txirrindulari elkarteak, Azpeitiko Udala eta herriko ikastetxeekin batera antolatutako Umeen Txirrindularitza Eguna baloratu nahiko genuke ondorengo lerroetan.
Hitz bakarrean esanda, bikain irten zitzaigun eguna. Jende ugari bildu genuen bertan, zela guraso, ikasle edo bolondresa. Aipatzekoa da azken hauek egin zuten lana, izan ere klubaren inguruan dabiltzanak izanda, beste behin esfortzu bat egin baitute guregana gerturatzeko eta laguntzeko. Guraso asko bildu zen baita ere beraien seme-alabekin itzulia egin nahian eta giro bikaina izan genuen goiz osoan Beterratan zein Lasaora bidean. Eta zer esanik ez ikastetxeetako koordinatzaile zein entrenatzaileek ere egin zuten lanaz, izan ere beraiengatik jaso genuen tratua eta laguntza gabe ez baitzen berdin aterako egin genuen muntaia guztia.
Eskola Kirolaren birplanteamentua ikusita, LH3 eta LH4koen erantzuna oso ona izan zen 200 bat ume bildu zelarik talde honetan, handiena dudarik gabe. Beraien gogo eta grinak asetu ahal izan zituztela iruditzen zaigu, egunaz gozatu zutelaren sentsazioa gelditu zitzaigularik. Jolasetan gogotsu parte hartu zuten, eta ibilaldian berriz beroari aurre eginez bizikletan gozatzea lortu zutela uste dugu. LH5 eta LH6koek berriz ibilaldiarekin gozatu zuten hasieran, jarduera honekin beraien nahiak ase zirelarik. Hilerriko aldapa ere ezagutu ahal izan zuten beraien azaletan, txirrindularitzak dituen alderdi latzenak ere ezagutuz, horregatik agian hurrengo urteetarako ibilbidea aldatzea aurreikusiko genuke. Hala ere azken talde honen inguruan arduratuta gelditu gara, izan ere espero edo nahi genuen erantzuna baino urriagoa izan baita. Zergatik izan ote daitekeen aztertu beharko dugu eta buelta ematen saiatu etorkizunean Azpeitian txirrindulariak izatea nahi badugu.