Asteburu honetan hasiko da ikasturte honetako saskibaloi txapelketa.
Behean duzue eskuragarri, asteburu honetako jardunaldia nola izango den.
Behean duzue eskuragarri, asteburu honetako jardunaldia nola izango den.
|
Asteburu honetan hasiko da ikasturte honetako saskibaloi txapelketa. Behean duzue eskuragarri, asteburu honetako jardunaldia nola izango den.
0 Comentarios
Atal honetan 2014-15 ikasturteko saskibaloi txapelketaren inguruko ezaugarriak eta araudia aurki ahal izango dituzue. Larunbatean, irailaren 27an, atletismoko topaketa izango dute benjamin kategoriako neska mutilek. Antolaketa lana erraztu asmoz hoenal antolatuko da topaketa: LH-3ko neska mutilak Betharramen elkartuko dira 9:45ean. LH-4ko neska mutilak X. Muniben elkartuko dira 9:45ean. Topaketari hasiera 10:00etan emango zaio eta pare bat orduko ekitaldia izatea aurreikusten da. Topaketaren balorazioa oso positiboa da. 250 ikaslek hartu zuten parte gutxi gorabehera. Zoriondu antolaketa lanetan aritu ziren guztiei beraiek gabe ezinezkoa izango zelako irten zen bezala irtetea.
Aurreneko aldia zen Eskola Kirolaren baitan Mendi irtera antolatzen zela. 2014-2015 ikasturterako ikastetxeetako ordazkariek eta Udalak erabaki dute Eskola Kirolean, benjamin mailan, aldaketak egitea. Hau da, LH 3 eta LH 4 mailetan. Kirol aniztasunaren aldeko apustua egin dute, eta kirol horietako kirol bat mendia.
Pasa den zapaturako Izarraitz magalera 4.5 kilometro inguruko ibilaldia prestatuta geneuen Lagun Onak Mendi Bazkunakook. Azoka Herritik ere ostiralean hasita zen gure herrian eta, horregatik, adostu genuen irteera Frontoi Txikian izan zedin. 10:00etan irteera emateko, ordu erdi lehenago hasi ginen partaideak elkartzen. Azpeitiko hiru ikastetxeetako gaztetxo eta laguntzaileak zintzo-zintzo hasi ziren biltzen, eta 10:00etatik aurretik dena prest genuen ibilaldiari hasiera emateko. Urduritasun pixkat nabari zen bai partaideen artean eta baita antolatzaileen artean ere, eta arrazoia bakarra zen: aurreneko aldia zen horrelako ekintza bat egiten zela. Aurrez, hala ere, Lagun Onak Mendi Bazkunatik mezutxo bat bat irakurri genien parte hartzaileei, denek jakiteko Izarraitz magaleko ibilaldia denok batera egiteko ibilaldia izango zela. Ibilaldia erabiliko genuen geure ingurua ezagutzeko eta inguruaz gozatzeko eta baita harreman berriak egiteko ere. Eguraldi bikaina egin zuen, eta horrek asko lagundu zuen dena ongi atera zedin. Irtera eman eta Etxe Zuri aurretik zehar Madalena auzorantz joan ginen. 300 lagunetik gorako taldea osatu genuen, eta Urbigain baserrira iristeko erabiliko genuen bidezidorrean jende pillaketa izan zen. Pazientziarekin hartu genuen denok eta pixkanaka-pixkanaka pilaketa sakabanatzen joan zen. Azkenak Urbigainera iristean, aurrenak Bentaberri baserri ingurura iristen ari ziren, eta elkar ederki ikusi ginen. Maldan gora orain arteko ibili guztia ikusi ostean, Bentaberrin juntadizoa eta geldiune txiki bat egitea adostu genuen. Berehala, Lastaola paretik pasa genuen eta oraindik goraka ari ginela, Urreta Txiki aurreraino heldu ginen. Bertan iturria dagoela aprobetxatuz, eguneko geldiune luzeena egiteko aprobetxatu genuen. 11:00ak ziren, eta 15 minutu inguruko hamaiketakoa egiteko aprobetxatu genuen. Ibilaldiko zatirik zailena egina genuen, eta ordura arteko ibilaldiko helburuak betetzenari ginen. Jende askok ez zituen ibilaldiko bideak, baserriak... ezagutzen, gaztetxoak ere elkarren artean talde desberdinak osatzen hasita zeuden... Ordulaurden pasa eta gero, beheranzko bideari ekin genion. antolatzailetako pare bat lagun joan ziren aurrean, beste pare bat atzean eta tartean beste hainbat gaztetxo, guraso eta parte-hartzailerekin nahastuta. Hilerri gainekaldetik, Abitain aldera pasa ginen. Garbi ikusten zen bidetik irten eta bidexketan sartzen ginenean jende pillaketak sortzen zirela. Hala ere, Abitain aldera iristerakoan dagoen basoa berehala igaro genuen, eta denok batera jaitsi ginen Abitaindik behera. Aurreikusi bezala, taldeko aurrenak 12:20ak alderako Frontoi Txikian ziren, eta azkenak 12:30ak aldean iritsi ziren. Ibilaldian parte hartutako gaztetxo gehienek argazki erraldoia atera zuten frontoian eta horrela eman zitzaion amaiera ibilaldiari. Antolatzaileak oso gustora gelditu ziren, guztiak aurreikusi eta pentsatu bezala irten zuelako. Hala ere, antolakuntzan zenbait aldaketa txiki egin daitezkela pentsatzen dugu. Orokorrean, parte-hartzaileak ere gustora ibili ziren. Lagun Onak Mendi Bazkunak maiatzean aurreikusten den bigarren mendiko ekintza, eta gogotsu gaude antolatzeko prest. Gaztetxoek jarrai dezaten nahi dugu larunbat desberdinetan dituzten kirol desberdinez gozatzen. Eskerrak partaide gaztetxoei, gurasoei eta laguntzaileei eta baita ibilaldian lagundu diguten lagunei ere. Larunbat honetan mendiko topaketa burutuko dugu LH 3 eta 4ko ikasleekin. Beheko informazio orrian 10:00etan hasiera jartzen duen arren 9:30ean elkartuko gara frontoi txikian ordurako hasiera emateko topaketari. Gurasoak ere etor zaitezkete motxilan hamaiketakoa hartuta goiz pasa ederra egitera.
Lagun Onak txirrindulari elkarteak, Azpeitiko Udala eta herriko ikastetxeekin batera antolatutako Umeen Txirrindularitza Eguna baloratu nahiko genuke ondorengo lerroetan. Hitz bakarrean esanda, bikain irten zitzaigun eguna. Jende ugari bildu genuen bertan, zela guraso, ikasle edo bolondresa. Aipatzekoa da azken hauek egin zuten lana, izan ere klubaren inguruan dabiltzanak izanda, beste behin esfortzu bat egin baitute guregana gerturatzeko eta laguntzeko. Guraso asko bildu zen baita ere beraien seme-alabekin itzulia egin nahian eta giro bikaina izan genuen goiz osoan Beterratan zein Lasaora bidean. Eta zer esanik ez ikastetxeetako koordinatzaile zein entrenatzaileek ere egin zuten lanaz, izan ere beraiengatik jaso genuen tratua eta laguntza gabe ez baitzen berdin aterako egin genuen muntaia guztia. Eskola Kirolaren birplanteamentua ikusita, LH3 eta LH4koen erantzuna oso ona izan zen 200 bat ume bildu zelarik talde honetan, handiena dudarik gabe. Beraien gogo eta grinak asetu ahal izan zituztela iruditzen zaigu, egunaz gozatu zutelaren sentsazioa gelditu zitzaigularik. Jolasetan gogotsu parte hartu zuten, eta ibilaldian berriz beroari aurre eginez bizikletan gozatzea lortu zutela uste dugu. LH5 eta LH6koek berriz ibilaldiarekin gozatu zuten hasieran, jarduera honekin beraien nahiak ase zirelarik. Hilerriko aldapa ere ezagutu ahal izan zuten beraien azaletan, txirrindularitzak dituen alderdi latzenak ere ezagutuz, horregatik agian hurrengo urteetarako ibilbidea aldatzea aurreikusiko genuke. Hala ere azken talde honen inguruan arduratuta gelditu gara, izan ere espero edo nahi genuen erantzuna baino urriagoa izan baita. Zergatik izan ote daitekeen aztertu beharko dugu eta buelta ematen saiatu etorkizunean Azpeitian txirrindulariak izatea nahi badugu. Ostegunean izan zen hitzaldiaren inguruko balorazioa egiterakoan antolatzaileen aldetik oso gustura gaude bertaratu zen jende kopurua polita izan zelako eta amaieran galde erantzunen momentuan ikuspegi ezberdientako iritziak jasotzeko aukera egon zelako. Guztiak oso aberatsak.
Mila esker!!! Umeen Txirrindulari Egunarekin emango diete hasiera gaztetxoek (LH-3 eta 4) kirol-ikasturte berriari8/9/2014 Irailaren 13an, zapatuan, ospatuko dute Umeen Txirrindulari Eguna. Bestalde, irailaren 11an, ostegunean, gaztetxoen kirol-jarduerei buruzko hitzaldia egongo da Sanagustinen, 19:00etan.
Gaztetxoen kirol ikasturtea irailaren 13an, zapatuan, hasiko da, Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak eta Udalak antolatutako Umeen Txirrindulari Egunarekin. 10:00etan hasiko da ekitaldia, eta Betharrameko jolastokian eta Lasaoko bidegorrian ibiliko dira haurrak. Bestalde, gurasoentzat, irakasleentzat eta begiraleentzat hitzaldia eskainiko du Luis Mari Zulaika kirol-psikologoak hilaren 11n, ostegunean, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean. Zulaikak gaztetxoen kirol-jardueren eta horien onuren inguruan hitz egingo du, interesa duen edonorentzat. Hemen duzue eskuragarri 2014-15 ikasturtean LH 3 eta 4ko ikasleek izango duten eskola kirol eskeintza berriaren informazio guztia. Urolako Eskola kirol kontseiluak eskola kirolaren inguruko webgune bateratua aurkezten dizue. Bertan eskola kirolaren inguruko informazio guztia topatuko duzue. Helburuak, urteko planak, egutegiak, albisteak etabarrak.
Beraz ONGI ETORRI eta GOZATU, BIZI KIROLA!!!! |
egileakAzpeiti-Azkoitiko eskola kirol kontseilua Artxiboak
March 2015
kategoriak |