Eskola Kirolak 25 urte beteko dituela-eta, kanpaina bat jarri dute martxan, ekimenean parte hartzera animatzeko.
Eskola Kirolak 25 urte beteko dituela-eta, kanpaina bat jarri dute martxan, ekimenean parte hartzera gonbidatzeko; kanpaina, bereziki, eskolaratutako haurren gurasoentzat da. Kanpainarekin bat egiten baduzue, kartela jaitsi eta zuen inguruko ikastetxe eta kiroldegietan ere jarri dezakezue.
ESKOLA-KIROLAk kirolaren alderdi hezigarria sustatu nahi du, haur bakoitzaren gaitasunetara egokitutako ikaskuntza prozesuaren bidez, eta alde batera utzita haurraren sexua, bizitokia, maila ekonomikoa...
Haurrak talde bateko kide sentitzeko balio du; laguntzeko; lankidetzan jarduteko, taldea egiteko. Kirolak, osasuna zaintzeaz gain, harremanak sortzen ditu; gure gizartean hain garrantzitsuak diren balioak irakasten dizkie haurrei, hala nola integrazioa, elkartasuna eta errespetua.
Integratu eta batu egiten duen kirolean sinesten dugu, pertsona guztiak berdin baloratzen dituen kirolean