Behean duzue eskuragarri asteburu honetako futbol partiduen ordutegia.
0 Comentarios
Eskola Kirola Mendia IRTEERA : Apirilak 29 Larunbata goizeko 10:00etan
BILALDIAk: LH-3 eta LH-4 mailakoentzat 6 Km inguruko ibilaldi erraza Oñatz magaletik Loiola aldera Urolan hasiko da ibilaldia eta Oñatz magaletik Loiola aldera pasako gara eta gero bidegorrian etorri. Bakoitzak bere Hamaiketakoa ekarri. Ibilaldia Urolan amaituko degu. LH-5 eta LH-6 mailakoentzat 8 Km inguruko ibilaldia Beterratan hasita Izarraitz magalean zehar. • Soreasu aldetik gora Lastola aldera. Ondoren Urreta ingurutik Takolora jeitxi eta Otola aldera. Bukatzeko Olatz aldetik Ikasberritik Betarratara. Bakoitzak bere Hamaiketakoa ekarri. Bi irterak 12:30 ingururako amaitzea espero da. **Ekintza zehazki Eskola kirolean parte hartzen duten Azpeitiko ikastetxetako gaztetxoentzat antolatua dago. Hala ere beraien guraso eta gainenontzeko jendearentzat ere irekia izango daHaz clic aquí para editar. Benjaminek atseden izango dute asteburu honetan.
Alebinek herri kiroletako jardunaldia eta honela antolatuko da: X. MUNIBE (Eraikin berria) LH6 mailakoak:
Astebururan Azpeitiko ikasleek txirrindulari jardunaldia izango dute. Behean azaltzem zaizue maila bakoitzeko antolaketa
BETHARRAM (Azpeitia) LH5 eta 6 mailakoak:
LH3 eta 4 mailakoak:
JAUSORO (Azkoitia) LH5 eta 6 mailakoak:
Behean duzue eskuragarri asteburu honetako futbol partiduen ordutegia. ![]()
Behean duzue eskuragarri asteburu honetako futbol partiduen ordutegia. ![]()
Astebururan Azpeitiko ikasleek igeriketa jardunaldia izango dute. Behean azaltzem zaizue maila bakoitzeko antolaketa
IGERILEKUA (Azpeitia) LH5 eta 6 mailakoak:
LH4 mailakoak:
LH3 mailakoak:
Behean duzue eskuragarri asteburu honetako saskibaloi partiduen ordutegia. ![]()
berria.eus 2017-01-28 / Nagore Etxeberria
Haur askok erabat lotua izaten dute eguna, eta, maiz, apenas duten denbora librerik jolasteko eta atseden hartzeko. Horrek guztiak eragina du haurraren garapenean. Aditu guztiak bat datoz esatean haurrek denbora behar dutela egunero euren kabuz ibiltzeko eta esperimentatzeko. Jaiki, jantzi, gosaldu, eta eskolara. Bazkalostean, berriro eskolara. Eta, irtetean, jarduera andana: musika, dantza, kirola, marrazketa... Konturatzerako, etxeratzeko ordua. Afaldu, eta lotara. Haur askok eta askok ez dute ia denborarik euren erara ibiltzeko eta nahi dutena egiteko. Eguna eta bizitza hain antolatuak izatea ez da batere ona inorentzat, ezta haurrentzat ere. Iritzi horretakoa da Leire Iriarte psikologoa eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea: «Ekintza guztiak egituratzeak eta jarduera guztiei ordutegi bat jartzeak ez dio mesederik egiten haurrari eta haren garapenari. Haurrek ikasi egin behar dute bere denbora nola bete, eta gauza berriak nola sortu, denbora pasatzeko». Une oro zer egin behar duten esateak «objektu» sentiarazten ditu haurrak, Alvaro Beñaran pedagogo eta UNEDeko Bergarako psikomotrizitate eskolako irakaslearen iritziz: «Subjektuaren maila edo izaera galtzen du haurrak erabat. Haurra beti dabil besteen arabera, eta ez du denbora pentsatzeko zer egin nahi duen edo zein den bere gogoa; ez du astirik bere espazioa aurkitzeko». Gizarte ereduak eragin zuzena du dena lotuta eta antolatuta eduki behar horretan. Gaur egun, dena presaka egiten da, eta dena oso antolatua dago. Helduek euren bizitza programatu eta antolatzen duten moduan, haurrena ere antolatu nahi izaten da, haien kalterako. «Oro har, Lehen Hezkuntzatik aurrera, gauza asko jartzen dizkiegu haurrei egiteko, baina, maiz, gurasoek beste erremediorik ez dutelako izaten da. Izan ere, ez da erraza gurasoen eta haurren ordutegiek bat egitea», gogoratu du Iriartek. Azken batean, «haurrek helduen ordutegi desastreak jasan behar dituzte. Haien ordutegiengatik, gurasoak ezin dira haurrekin egon, eta jarduera ugaritara eramaten dituzte, denbora hori betetzeko. Azkenean, ez dugu egiten haurrarentzat ona delako, beste arrazoi batzuk daude tarteko», gaineratu du Beñaranek. Haurraren denbora, erritmoa eta eginbeharrak helduen ikuspegitik antolatzen direla uste du Nerea Agirre Mondragon Unibertsitateko Berrikuntza eta Esku-hartzea Hezkuntza Inklusiboa lerroko kideak ere: «Zeinen beharretatik ari gara pentsatzen haurrei begira jartzean? Hau da, helduok nahi dugu haurrak eta gazteak entretenituta, aktibo, pozik, lagun artean eta abar ibiltzea, baina, betiere, gure eredu, arau eta tempusen arabera; guk markatutako denbora eta espazioetan». Horiek horrela, aditu guztiak bat datoz esatean haurrek euren denbora librea beharko luketela. «Haurrek presarik gabeko denbora eduki beharko lukete, helbururik gabe, eta ezer ikasi beharrik gabe jolastu ahal izateko. Guztia antolatua izan ordez, uneak eta espazioak eskaini behar zaizkie libreki gozatzeko, eta, azken batean, haur izateko», gehitu du Beñaranek. «Espazio aske horiek eskaintzean, bere buruarengan konfiantza sentitzen du haurrak. Bere gaitasunak, baliabideak eta mugak berdinen artean neurtzeko leku aproposak dira ingurune horiek», zehaztu du pedagogoak eta psikomotrizistak. Eta ariketa eta proba horiek eginda, «norbere burua garatuko eta sendotuko du, ziurtasuna garatuko du». Azken batean, Beñaranen iritziz, ezinbestekoa da haurrek euren «baliabide autonomoak garatzea, euren buruarekiko ziurtasuna sendotzeko eta nortasuna garatzeko». Lander Juaristi Txatxilipurdi aisialdi elkarteko kideak azpimarratu du haurrei denbora librea eman behar zaiela esateak ez duela esan nahi haurrei nahi dutena egiten utzi behar zaienik. Haren ustez, neurriak jarri behar dira: «Beren garapena ziurtatuko duten denbora eskaini behar diegu, eta, denbora libre horretan, muga batzuk jarri behar dira. Bere garapen pertsonal egokia eta sormena garatzeko testuinguru egoki bat behar da. Eta, testuinguru horretan, haurrei denbora eskaini behar zaie bakoitzak bere bidea egiteko, lasai, inolako kanpo estimulurik gabe eta nor bere erritmoan». Beñaranen ustez ere, ez da kontua haurrari nahi duena egiten uztea, baizik eta haurraren beharrak kontuan hartzea erabakiak hartzean. «Oreka bilatu behar da haurrak nahi duena egitearen eta estrukturak eta arauak jasotzearen artean», gaineratu du Beñaran psikomotrizistak. «Zer eta nola egin behar duten esan ordez, aukerak eman behar zaizkie», gehitu du Juaristik. Hala bada, beharrezko ezaugarriak dituen inguru eta espazioa eskaintzea da gakoa. Haurrek berez dutelako sortzeko gaitasuna, baina hori erraztuko eta garatzen lagunduko dieten ezaugarriak eta baliabideak eman behar zaizkie, Iriarteren eta Juaristiren aburuz. «Gizakia sortzaile da instintuz. Pertsonek, baina, kamustua dugu gure sortzailetasuna, eta horren errua leku ezberdinetan topa dezakegu: eskolan, etxean, bestelako esparruetan». Baina «espazioak eta baldintza egokiak utzita haurrei, berez irtengo zaie sortzeko gaitasun hori. Helduok zein hezitzaileok badugu nahiko lan hori lantzen eta sortzaile txiki hauek errespetatzen, beren bidea egin dezaten», Juaristiren ustez. Haurraren denbora antolatzeko garaian, haurrak izan behar luke ardatz eta protagonista, Agirreren ustez ere: «Haurraren garapenean jarri beharko genuke arreta, eta testuinguruak eskaini, garapen hori zentzu guztietan osasuntsua izateko». Hala, galdera honetan egongo litzateke gakoa, Agirreren hitzetan: «Zerk ematen dio plazera haurrari?». Galdera horretatik abiatuta, «plazeretik garatuko litzateke haurra, haurren izaera aintzat hartuta, eta haurrak seguru sentitzen diren testuinguru lasaiak eta modu askean esploratzeko eta esperimentatzeko aukera eman dizkietenak eskainita». Erantzunak eta jarduerak eman ordez, beraz, haurrei euren kasa moldatzen utzi behar zaie. «Euren kabuz moldatzen uzten badiegu, eurak sortu beharko dituzte zereginak eta pentsatu beharko dute zer egin eta nola bete euren denbora. Eta, horrekin, sormena garatuko dute, eta autonomo izaten ikasiko dute», zehaztu du Iriarte psikologoak. Haurrei euren kabuz ibiltzen uzteak ondorio baikorrak dakartza haurrarengan, Beñaranek dionez: «Gurasoek haurrarengan konfiantza badute, haurrek bere baitan eta besteengan konfiantza lantzen dute. Eta haurrak konfiantza badu bere baitan, seguru sentitzen da, eta pentsatzen du subjektu gisa balioa duela. Ondorioz, bere barrukoa azaleratzera ausartzen da, eta ekimena hartzen du sortzeko eta gauzak egiteko. Azken finean, bere burua munduan agertzen hasten da». Mondragon Unibertsitateko ikerketa taldeko kidearen ustez, «haurrak ez du besteekin edo bere kasa jolasten ikasi behar; bere kabuz utziz gero, irtengo zaio, gaitasun naturala baita». Aske izatea Gizakia berez da sortzailea, baina testuinguru egokiak eskaintzeak berezko gaitasun hori garatzea dakar. Agirrek uste du «aske izatea» ere «gakoa» dela: «Bere kabuz egiteko aukerak eskaintzeaz gain, aukera horiek modu askean bizi beharko lituzke haurrak txikitatik, helduon epaiketetatik eta balorazioetatik salbu». Maiz, menpekotasun hori baitu haurrak, eta horretatik askatzen lagundu behar diogu, Juaristiren hitzetan: «Guztia epaitzeko joera dugu, eta dependentzia sortzen dugu horretarako. Hala, haurrek zerbait egiten badute, ea polita den galdetzera etorriko dira. Ezabatu beharko genioke haurrari epaitua izateko eta norbaiten oniritzia jasotzeko behar hori, eta landu beharko genuke haien autokonfiantza eta autoestimua». Izan ere, helduen ohiturek eta antolaketek mugatu egiten dute haurren sormena. «Normalean, zer egin behar duten esaten zaie kanpotik, eta, beraz, ezer egiteko ez dutenean, galduta sentitzen dira, eta aspertuta daudela esaten dute», gaineratu du Iriartek. Aspertuta daudela badiote, «estimulu gehiegi jaso dituztelako eta dependentzia bat sortu zaielako» dela dio Juaristik. Izan ere, «bere prozesu naturalean garatzen utziko bagenie, ez lirateke aspertuko», gehitu du. Baina aspertuta daudela esaten badute horri garrantzia kendu behar zaiola uste du Iriartek: «Aldarrikatu behar genuke ona eta mesedegarria dela gure osasunerako ezer ez egitea edo atseden hartzea. Aspertzea ere ona dela esan behar zaie, eta ez dela ezer gertatzen aspertzeagatik». Agirreren iritziz, gainera, «aspertuta nago» esaldiak ezkutuko mezu bat izan dezake, helduek interpretatzen jakin behar dutena: «'Aspertzen ari naiz' esaldiak zenbaitetan 'zurekin egon nahi dut', 'orain egiten ari naizenak ez nau gogobetetzen' edo 'esperientzia berri bat bizi nahiko nuke' adieraz dezake. Beraz, 'aspertzen ari naiz' seinale esanguratsu bat izan daiteke helduentzat». Eta helduek haurren behar horri erantzuten asmatu behar dute. Azken batean, lagundu egin behar zaie galduta sentitzen badira, baina, betiere, neurrian. «Sortzera animatu behar dira haurrak, zer egin behar duten esan beharrean. Oreka bilatu behar da: hor egon behar du helduak, baina utzi egin behar zaie haurrei euren kasa ideiak garatzen», Iriarteren hitzetan. Gurasoen esku hartzeak, beraz, neurtua eta orekatua izan behar du. Lan asko dago egiteko egoera iraultzeko. Beñaranen aburuz, «aldaketa sakona gertatu beharko litzateke gizartean, eta beste filosofia bat garatu». Juaristiren ustez ere, «gure sortzailetasuna kamustuko ez lukeen sistema bat eraiki beharko genuke, eta sortu beharko genituzke eremuak pertsonen sortzeko gaitasuna eta izaera bera modu natural batean garatzeko». Eskola Kirolak 25 urte beteko dituela-eta, kanpaina bat jarri dute martxan, ekimenean parte hartzera animatzeko. Eskola Kirolak 25 urte beteko dituela-eta, kanpaina bat jarri dute martxan, ekimenean parte hartzera gonbidatzeko; kanpaina, bereziki, eskolaratutako haurren gurasoentzat da. Kanpainarekin bat egiten baduzue, kartela jaitsi eta zuen inguruko ikastetxe eta kiroldegietan ere jarri dezakezue. ESKOLA-KIROLAk kirolaren alderdi hezigarria sustatu nahi du, haur bakoitzaren gaitasunetara egokitutako ikaskuntza prozesuaren bidez, eta alde batera utzita haurraren sexua, bizitokia, maila ekonomikoa... Haurrak talde bateko kide sentitzeko balio du; laguntzeko; lankidetzan jarduteko, taldea egiteko. Kirolak, osasuna zaintzeaz gain, harremanak sortzen ditu; gure gizartean hain garrantzitsuak diren balioak irakasten dizkie haurrei, hala nola integrazioa, elkartasuna eta errespetua. Integratu eta batu egiten duen kirolean sinesten dugu, pertsona guztiak berdin baloratzen dituen kirolean |
AuthorWrite something about yourself. No need to be fancy, just an overview. Archives
Mayo 2017
Categories |