UROLAKO ESKOLA KIROLA (UEK)
Azpeiti eta Azkoitiko ikastetxe eta udalek osatzen dute UEK kontseilua.
ZER DA ESKOLA KIROLA
Eskola kirolaren funtsezko izaera hezitzailea eta prestatzailea izan behar da.
Heziketa-betekizun hori, bi zentzutan ulertu behar da:
• Eskola kirola, heziketa integrala lortzeko bitarteko gisa, gizakiaren alderdi guztiak modu harmoniatsuan eta orekatuan garatuz, bai alderdi psikologikoei (intelektual, emozional edota afektiboak, baloreak …) bai fisikoei dagokionez, betiere gizarteratzean lagunduko dien moduan.
• Eskola kirola epe luzerako kirol heziketako prozesu gisa ulertu behar da. Kirol ezberdinak irakasteko eta ikasteko prozesuak garatzen direneko etapa gisa. Betiere jarduera fisikoa eta kirola egitearen joera guztiak haintzat hartuta.
HELBURUAK
1.- Gure ikasleei harremanak egiteko erraztasunak eman eta guztien partaidetza sustatu.
2.- Ikasleei aisiarako eta jolaserako jarduerak eskaini, jolasean ikas dezaten.
3.- Bizi ohitura osasungarriak sustatu.
4.- Talde lana bultzatu.
5.- Norberaren gaitasun bereziak sustatu.
6.-Mugimenduen eta trebetasunen koordinazioa hobetu.
7.- Euskararen erabilera.
8.- Kirol espezialitate bakoitzaren oinarrizko arauak erakutsi.
9.- Norberarekiko, taldearekiko, epailearekiko, aurkariarekiko, joko arauekiko errespetua sustatu.
10.- Osasun eta higiene ohiturak bereganatu.
PARTE HARTZAILEAK
Azpeiti eta Azkoitiko ikastetxeetako 8tik 12 urte bitarteko (LH 3tik 6ra) ikasleak izango dira.
IZEN EMATEA
Ikasle bakoitzak bere ikastetxean emango du izena.